XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bedaio egunsentian.

Ordenanzas que han de observar los caseros del barrio de Bedayo, perteneciente al poseedor del palacio y torre-fuerte de Berastegui, como patrón divisero y dueño absoluto que es del expresado barrio, sin reconocimiento de otro dueño en toda la jurisdicción, por pertenecerle todas sus tierras, casas, montes, aguas, diezmos y primicias (Bedaio auzoko baserritarrek jarraitu beharreko ordenantzak, auzo hau Berastegiko jauregia eta dorre-gotorlekua dituenarena delarik, bertako patroi banatzaile eta jabe absolutu gisa, jurisdikzio osoan beste jaberik aintzatetsi gabe, bere lur, etxe, mendi, ur, hamarren eta autatuen guztiak bereak baitira).

Ikusten denez, duela gutxi arte, hots, baserriak erosten edo maizterrei saltzen hasi arte, Bedaiok bizi izan duen errealitatea islatzen duen dokumentua dugu.

Gaur egun, Bedaio erabat urrun dago pasaerazko bide tradizionaletatik.

Amezketako Ugarte auzoan hasten den errepidea, gure Goierriko auzoalde txiki horretako plazan amaitzen da.

Lehen ez horrela.

Hurbileko Azkarate herritik Nafarroarako pasabide bat zabaltzen den lepoan, portu bat eta Mikeleteen Etxe bat zegoen.

Bertan, Gipuzkoako merkagaiak sartzeko ordaindu beharra zegoen eta kontatu zidatenez, garai hartan Bedaioko herriak orain baino bizitza gehixeago zuen.

Kontrabandista